Urdazubiko ETXELEKUA gaztandegiak, 2018ko nazioarteko “Great Taste” sarietan izar bat lortu du bere Idiazabal Artzai-Gazta gaztarekin.
Elikagaigintzako “Oscar” sariak bezala ere izendatuak izan direnak, 1994tik “Guild of Fine Food” delakoak Londresen antolatzen duen eta mundu osoko, europarrak nagusiki, 10.000 jaki baino gehiago biltzen dituen lehiaketa ospetsua da “Great Taste”.
2018ko edizioan 12.634 jaki aurkeztu dira, Martxo eta uztaila bitartean antolaturiko 65 kata egunetan baloratuak izan direnak. Bertan, 500 adituk baino gehiagok parte hartu du.
Bengotxea Lastiri sendiak daraman ETXELEKUA gaztandegian, Urdaxeko larreetan bazkatzen duten etxeko Latxa artaldeko esnea erabiliz egiten dute gazta. Belaunaldiz belaunaldi lan egiteko era eta jakituria transmititzen jakin izan du familia honek eta hainbat alditan sarituak izan dira, bai bertako zein nazioarteko lehiaketa ospetsuetan gure gazten izen ona mugaz bestalde zabalduz. Oraingoan, ARTZAI-GAZTAko bazkide eta IDIAZABAL izendapeneko partaide den gaztategi honek bere lana ospe handia duen lehiaketa honetan izar bat lortuz saritua ikusi du.
Idiazabal Jatorri Izendapenetik eta Artzai-Gazta elkartetik Etxelekua gaztandegia zoriondu nahi dugu. Harro sentitzen gara gure gaztak nazioarte mailan goi mailako adituek horrelako lehiaketetan aukeratuak izateagatik. Gure ustetan honek, beste behin, artzai eta gaztagileen ahalegina, ilusioa eta lan ona goraipatzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero,Ana Maria Bengotxearekin harremanetan jarri 606 585 295
telefono-zenbakian, Idiazabal Jatorri Deiturako bulegoarekin ere harremanetan jar zaitezkete, 8:00ak eta 15:00ak bitarte, 945.289.971 zenbakian edo
lescribano@idiazabalgazta.eus helbide elektronikoan; edo Artzai-Gazta Elkartearekin, 943 187 129 telefonoan