Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia
1989an, gazta onen zale talde baten ekimenez, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia sortu zen. Udalerri horretan du egoitza, Gipuzkoako Goiherrin, eta iraileko lehen asteazkenean, Estatuko gazta-txapelketarik garrantzitsuenetako bat egiten da bertan.
Idiazabal gazta defendatu eta babestu nahi duten guztiak parte har dezakete Kofradian. Gaur egun, ehun bazkide inguru ditu, eta Idiazabal gaztaren bandera mundu osotik eramaten dute eskuzabalki, neurtu ezinezko sustapen-jarduera bat burutuz.