Cookieak

Zer dira cookieak?

Cookieak fitxategi txikiak dira, eta hizkiak eta zenbakiak izan ohi dituzte. Erabiltzailea webgune batera sartzen den bakoitzean, haren gailuan deskargatzen dira. Cookien erabilera oso hedatuta dago, helburu baitute webguneek eraginkortasun handiagoarekin funtzionatzea. Erabiltzaile baten arakatzaileak webgune jakin bat kargatzen duen bakoitzean sortzen dira cookieak. Webguneak informazioa bidaltzen dio arakatzaileari, eta hark testu-fitxategi bat sortzen du. Erabiltzaileak webgune hori bisitatu behar duen bakoitzean, arakatzaileak fitxategi hori berreskuratzen du, eta webgunera bidali. Cookiek hainbat funtzio dituzte, hala nola erabiltzaileen lehentasunei buruzko informazioa jasotzea eta gogoratzea, erosketa-orga erabiltzea, eta, orokorrean, erabiltzaileari webgunetik nabigatzen laguntzea.

Guk funtzio zehatzetarako erabiltzen ditugu cookieak, besteak beste:

  • Webgunetik nabigatzea eta bertako funtzioak erabiltzea errazago izatea, esperientzia ezin hobea izan dadin.
  • Webgunea hobetzea.
  • Esplorazio-aukera pertsonalizatuak eskaintzea.
  • Iragarki pertsonalizatuak erakustea.
  • Webgunearen erabilerari buruzko informazioa biltzea, esperientzia hobea eskaini ahal izateko, erabiltzaileei gehien interesatzen zaizkien gaiak ebaluatuta eta haien datuak gogoratuta, bisitatzen gaituzten bakoitzean.

Ondoren, cookie motak azaltzen dizkizugu:

1. mota: Ezinbesteko cookieak

Cookie horiek halabeharrezkoak dira erabiltzaileek webgunean nabiga dezaten, eta gune ziurretarako sarbideak bezalako funtzionalitateak erabil ditzaten, behin eta berriz saioa hasi behar gabe. Halaber, saioetan orri bakoitzean egindako jarduerak gogoratzen dituzte.

GARRANTZITSUA: Cookie horiek gabe, ezin ditugu webgunearen errendimendua edo lineako segurtasuna ziurtatu saioetan zehar.

2. mota: Errendimendu-cookieak

Errendimendu-cookieak erabiltzen ditugu, zehazki Google Analytics-enak. Helburua da erabiltzaileek gure webguneaz egiten duten erabilerari buruzko informazioa biltzea. Jasotako datuen artean daude webgunearen klik kopurua, bisitatutako webgune kopurua, saio bakoitzaren iraupena eta errore-mezuak. Datu horiei esker, webgunea hobe daiteke, eta erabiltzaileei esperientzia hobea eskaini. Google Analytics-i buruzko informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.

Horrez gain, baliteke aldizka erabiltzaileek webgunea erabiltzeko moduari buruzko informazioa biltzea Google Analytics-en antzekoak diren errendimendu-cookie batzuekin. Cookie horien bitartez jasotako informazioak erabiltzailearen IP helbidea eta arakatzailearen eta domeinuaren datuak hartzen ditu barne, baina datu horiek modu anonimoan eta bateratuan jasotzen dira.

Google Adwords:

Webguneak cookieak erabiltzen ditu ere Google Adwords-en bihurketei jarraipena egiteko. Erabiltzaileen ekipoan cookie bat gordetzen da, iragarki bat ikusten duenean edo bertan klik egiten duenean; baina cookie hori 30 egunetan iraungitzen da. Neurri horren bitartez, eta Google-k zerbitzari desberdinak erabiltzen dituenez bihurketei eta bilaketa-emaitzei jarraipena egiteko, erabiltzaileen pribatutasuna babesten da. Google da cookie horien hornitzailea.

Erabiltzaileek ez badute jarraipen-jardueretan parte hartu nahi, cookie horiek errefusa ditzakete, internet-arakatzaileko aukeretan cookieak blokeatuta.

3. mota: Funtzionaltasun-cookieak

Cookie mota horiek aukera ematen digute erabiltzaileek webgunean egindako hautaketak gogoratzeko, hala nola erabiltzaile-izena, hizkuntza eta lehentasunak. Informazio horri esker, aukera pertsonalizatuagoak eskaini ahal dizkiegu gure erabiltzaileei, gure webgunera sartzen direnean.

4. mota: Publizitateko cookieak eta cookie pertsonalizatuak

Gure webgunean cookie horiek erabiltzen ditugu interesekoak diren iragarkiak eskaintzeko. Erabiltzaileek webgunean egindakoei buruzko informazioa biltzen dute, esaterako: zer orritan nabigatu duten, zer esteka eta artikulu hautatu dituzten, nabigazio-ohiturak, etab. Halaber, erabiltzaileek webguneetan egindako mugimenduei jarraitzen diete, webguneko iragarkien kopurua murriztu edo horiek errepikatzea ekiditeko eta publizitate-kanpainen eraginkortasuna ebaluatu ahal izateko, erabiltzaileen esperientzia hobetze aldera.

Horrez gain, cookie horietako batzuk ordenagailuan instala daitezke, eta hirugarren batek erabil litzake publizitatea egiteko, aurrena baimena emanda. Hori gertatzen da, esaterako, bisitatu dugun webguneak hirugarren baten edukia erakusten duenean edo «partekatu» botoiari ematen diogunean, ordenagailuak hirugarrenen cookieak jasotzen baititu orduan. Hirugarren horien artean egon daitezke Facebook eta Youtube bezalako gizarte-sareen hornitzaileak eta Reevo kontsumitzaile eta erabiltzaile sozialen iritzien webgunea, eta erabiltzaileei eta guri zerbitzu ematen digute. Cookie horiek hirugarrenei aukera ematen diete erabiltzaileen lehentasunei eta bisitatutako webguneei buruzko informazioa jasotzeko, publizitatea egiteko edo zerbitzuak hobetzeko. Kontuan izan ezin ditugula hirugarren horien cookieak kontrolatu, eta, horrenbestez, ez dugula horren gaineko erantzukizunik hartzen. Haien cookie-politikak ikusteko, webgune hauek bisita itzazu:

Google Remarketing:

Idiazabalek Google Adwords-en remarketing tresna erabiltzen du. Tresna horrek aukera ematen digu Google iragarkien edukia sarean argitaratzeko, erabiltzaileek gure webgunera egin dituzten bisitetan oinarrituta. Horretarako, gure webguneko orrietako batzuek remarketing kode edo etiketa bat dute, eta cookieek etiketa horiek konfiguratzen dituzte, erabiltzaileari zer iragarki mota erakutsi behar zaion zehazteko, webgunean egin duen nabigazioan oinarrituz. Remarketing zerrendak Google zerbitzarien datu-baseetan gordetzen dira, eta bertan jasotzen dituzte zerrenda edo interes-kategoria bakoitzeko cookie IDak. Remarketing cookiei dagokionean, erabiltzaileak Google-k cookieak erabiltzea ekidin dezake, Google-ren publizitatea desgaitzeko orrian. Google-k hornitzen ditu cookie horiek.

Nola ekidin daiteke cookieak erabiltzea?

Cookieak erabiltzea ekin dezakezu, arakatzailearen konfigurazioa aldatuta. Cookieak erabiltzea onartzen baduzu baina beste uneren batean aktibatu nahi duzu, ezarritako cookieak ezaba ditzakezu, eta zure arakatzailearen konfigurazioa aldatu, etorkizunean blokea ditzan. Cookieak kontrolatzeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu:

Web-orri horiek arakatzaile gehienak konfiguratzeko informazioa ematen dute.

Google Analytics-en cookie anonimoak desaktibatzeko: Google Analytics-en gehigarria instala dezakezu zure arakatzailean, webguneak ez diezaion Google Analytics-i zure bisiten informazioa eman. Informazio gehiago izateko, bisitatu:

www.google.com/analytics/learn/privacy

GARRANTZITSUA: Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatuz gero, baliteke erabiltzaileak webguneko funtzioak ezin erabiltzea edo webguneak jatorrian diseinatutako moduaz bestelako batean funtzionatzea arakatzailean.

Erabilera-politika; aldaketak cookieen gaineko politikan

Cookieen gaineko politika hau hainbat hizkuntzatan idatzita dago. Politika honen ingelesezko bertsioaren eta gainontzeko hizkuntzen arteko kontraesanik balego, ingelesezko bertsioa izango da kontuan hartu beharrekoa. Cookieen gaineko politika honen baldintzek arautuko dute cookieen eta webguneak bildutako edozein informazioren erabilera, hirugarrenen cookieen kasuan izan ezik. Zure jurisdikzioan aplikatu beharreko legediak onartzen dituen mugen barnean, Idiazalek eskubidea du Cookieei buruzko politika hau edozein unetan aldatzeko, eta, horrenbestez, gomendatzen dizugu webgunea erregulartasunez bisita dezazun, eguneraketarik dagoen egiaztatzeko. Cookieei buruzko politika honetan egindako aldaketak webgunean argitaratzen diren unetik izango dira indarrean.