IDIAZABAL ESTATUKO ONENEN ARTEAN BERRIZ ERE: AIZPEA gaztandegiak URREZKO eta ZILARREZKO dominak, KORTARIA gaztandegiak URREZKO domina eta JOSE LUIS ODRIOZOLA gaztandegiak ere URREZKO domina.
“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsua bere IX. edizioa ospatzen ari da eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak daude, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 725 gazta bildu baitira hitzordura, 12 kategoria desberdinetan. Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan, nazioartean garrantzi eta oihartzun handieneko sukaldaritza-gunean, eman dira sariak.
Aiako (Gipuzkoa) JOSE LUIS ODRIOZOLA gaztandegiak “ardi-gazta erdiondua onenari” URREZKO domina lortu du.
“Ardi-gazta ondua” kategorian, Lekarozeko (Nafarroa) KORTARIA gaztandegiak URREZKO domina jaso du.
Beste aldetik, Olaberriako (Gipuzkoa) AIZPEA gaztandegiak URREZKO domina lortu du “gazta ketua” kategorian, baita ZILARREZKO domina “ardi-gazta zaharra” kategorian.
Emaitza hauek suposatzen dutena aipatzekoa da, Idiazabal gaztek aurkeztu daitekeen lau kategorietako hirutan lehenengo saria lortu dutelako eta bestean bigarrena.
Hiru gaztandegi hauek ARTZAI GAZTA elkarteko kideak dira, beren artaldearen esnearekin gazta eginez ibilbide bikaina daramaten familia-ustiategiak dira, tokiko eta nazioarteko sari anitzak jaso dituztenak.
Idiazabal Gazta Jatorri Deituraren Kontseilu Erregulatzailea oso pozik dago estatuko lehiaketetan eta garaipen-zerrendatan onenen gisara hautatuak izaten jarraitzen dutelako Dastatze Batzorde adituen eskutik. Eta gure ustez, horrek kanpoan gure ekoizleen ahalegina, ilusioa eta lan ona aitortzen ditu.