Asteazkenean, ekainak 16an, goizeko 11:00etan, 2021ko gazta-denboraldia aurkeztu zen Nafarroan, Iruñako Jarauta kalean kokatuta dagoen NAPARDI sozietate gastronomikoan.
Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidenteak, Felix Ajuriak, bere aurrekaria den Jose Mari Ustarrozekin aurkeztu zuen ekitaldia, eta ondoren erakundeetako ordezkariei eman zien hitza; besteak beste, Ignacio Guembe (Nekazaritza Ustiategi Zerbitzuen eta Elikagaien Sustapenaren Zuzendaria), Carmen Alba (Iruñako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzia) eta Natalia Bellostas (INTIAko Zuzendari-Gerentea).
Aurten, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen Agoitzeko BETI JAI Jatetxeko MARTÍN ITURRI HUERTA sukaldaria arduratu zen denboraldiko lehen Idiazabal gazta ebakitzeaz. Erreferentzia gastronomikoa delarik, BETI JAI 1941ean fundatu zen Iturri familiaren eskutik, zein kutsu familiarra galdu gabe, egindako esfortzuari eta arretari esker, Nafar ostalaritzako ikurra bilakatu den.
Bestalde, Dasta Batzordearen proba ofizialetan kalitate sentsorialaren erregulartasunari emandako sariak aurkeztu ziren. 2020ko denboraldian emaitza onenak Gipuzkoako Idiazabal herriko Ander Barandiaran (GAZTAINADITXULO) eta Abel Goiburu (GOIBURU GAZTAK) gaztandegiek eskuratu dituzte.