Pasa den maiatzaren 27an, Idiazabal gazta denboraldiari ongietorria eman zitzaion Oiangu parkean (Ordizia), orain arte ohituta egon garen Artzain Eguna-ren jai giro zaratatsuetatik hurrun.
Unai Campok, Bilboko Porrue jatetetxeko sukaldariak, egin zuen Idiazabal gazta berriaren ebakitzea.
Denboraldiari hasiera emateaz gain, Ilarduiako La Leze eta Asteasuko Goine gaztandegiak kalitatean erregulartasunagatik sarituak izan ziren.