Pasa den igandean XXXVII. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa ospatu zen Idiazabalgo frontoian. Bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu zuten.
32 gazta hauen dastaketan Joseba Argiñano, Rafa Gorrotxategi eta Luken Vigo sukaldaria ez ezik, Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileek Artzai Gaztako artzain-elaboratzaile bazkideekin parte hartu zuten.
Horrela, Ilarduiako “La Leze” – La Leze gaztandegiak lehenengo saria irabazi eta txapela jantzi zuen. Bigarren saria Galarretako Azkarra gaztandegiarentzako izan zen eta hirugarrena Patxi Lopez Uralde “Larreako Gazta” gaztandegiak eraman zuen.
Nola ez, Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakari den Jose Mari Uztarroz bertan izan zen eta errekonozimendu hunkigarria egin zioten bere bizitza osoa baserri munduarekin eta horren balioekin, artzainekin, ardi latxarekin eta Idiazabal gaztarekin konprometitua egoteagatik.
Eskerrik asko guztioi ekitaldian parte hartzegatik eta aurten Baserritarren egunarekin batera ospatzerik izan ez dugun arren, ahogozo utzi gintuen.
Zorionak guztioi.