AIZPEA, E.Z. Artzain ekoizleak Olaberria (Gipuzkoa) 635747970 aizpeagazta@gmail.com

AIZPEA Sozietate Zibila Mikel Etxezarreta Goiburuk eta Elixabete Arrillaga de Aguirrek osatzen dute. Hainbat belaunaldiko artzain-familia batetik dator Mikel, aitaren zein amaren aldetik. Eli, ostera, hirian jaio zen, eta 1980an hasi zen artzaintzaren munduan.

Ardi latxen artalde bat dute, eta eurek ekoiztutako esnearekin egiten dute gazta. Euren arkumeen gatzagi naturala soilik erabiltzen dutenez, gaztak zapore berezia du. Negua Olaberrian igarotzen dute, urriaren amaieratik maiatzaren amaierara arte, eta orduan, Urbiara igotzen dira (1240 m), maiatzaren amaieratik urriaren amaierara arte artaldearekin bizitzeko.

Bi gazta ekoizten dituzte. 1.- Olaberrian egiten dutena, urtarrilaren amaieratik maiatzaren bukaerara arte. 2.- Urbiaan duten Ttonttor txabolan egiten dutena (Aizkorriko natura-parkea).

Gazta horri zapore berezia ematen dio 1200 metroko altitudean dagoen bazkak. MENDIKO GAZTA da; horretarako, ardiek mendietan bazkatzeaz gain, esnea ekoiztu behar dute bertan bazkatzen dauden bitartean.

- Salmenta zuzena gaztandegian

- Mezularitza bidez bidalketak

AIZPEA, E.Z.