JOSEBA INSAUSTI MUJIKA Artzain ekoizleak Ordizia (Gipuzkoa) 943 887 077 josebainsaus@gmail.com

Otatza Idiazabal gaztak Joseba Insausti artzainak, familikoen laguntzaz ekoiztutako gaztak dira.

Otatza gaztek bi arima sakon dituzte, alde batetik Aralargo mendizerran den Parke Naturaleko bazkak eta bestetik, gaur egun galtzorian den bertakoa den betiko  Aralargo ardi latxa barietatea.

Mendiko artzaina naiz, transterminantea eta pasionala, artzantza eredu honi diodan maitasunetik jaiotzen diren gaztak dira nereak, bai neguan Otatza baserrian egiten ditudanak zein udaberrian Aralargo Esnaurreta-Mendibil saroian egiten ditudan mendiko gaztak ere.

Otatza gaztak, gazta biziak dira, anitzak,  garaian garaiko izaera oso markatua dutenak, ardi esne gordinaren, gatzagi naturalaren eta bazkatutako belar freskoaren aromak uztartzen dituena.


Helbideak:

-Udako helbidea, eta nere artaldearen benetako etxea:

 Esnaurreta-Mendibil Saroia Aralar.

-Artzainaren jaiotetxea edo helbide ofiziala, baita salmenta puntua ere:

Otatza baserria, Ordizia.

- Neguko eta ustiategi helbidea:

Otatza, Arrumuño artegia, Zaldibia.

JOSEBA INSAUSTI MUJIKA