La Leze, Jose Mari Jauregi, Elisabeth Gorrotxategi eta euren seme diren Arkaitz eta Gaizkak osatutako gaztandegi familiarra da. 1992an, artzantzan jarduteko aurrerapausoa eman zuten eta kalitatezko gazta egiteari ekin zioten, tradizioz beteriko prozesuari euren ukitu bereizgarria emanez.
Latxa (Mutur Gorri) ardiek osatzen dute bere 400 buruko artaldea eta inguruko belardietako bazkarekin elikatzen dira esnearen kalitate ezinhobea bermatuz. Gaztak abuztu-abendu bitartean lantzen dituzte, gainontzeko hilabeteetan zehar ardiek Altzaniako mendilerroan zehar libreki bazkatzen dutelarik.
- Salmenta zuzena gaztandegian
- Etxeetara banaketa (kontsultatu zonaldea)
- Mezularitza bidez bidalketak
- Bisita gidatuak: Martxotik irailera (larunbat arratsaldetan)