Biasteriko 2021eko ESKER EMATE EGUNAK gazta zaporez beteriko programazioa izan du aurten.
Arabar Errioxako hiriburuak, kultura enogastronomikoaren sorlekua eta eskualdeko turismoaren puntu neuralgikoak, azaroaren 10,12 eta 13an, fusio gastronomiko paregabe eta gogoangarriaz gozatzera eraman gaitu.
Biasteriko Udalaren, Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearen, Laguardiako Enpresak Dinamizatzeko Elkartea (DELA)-ren laguntzaz, bai eta, Vital Fundazioaren babesarekin, Erdi Aroko hiri honen xarma bereziaz blaitutako jai-esparru zoragarria dastatu ahal izan dugu.
Asteburuaren barruan hainbat ekitaldi bildu dira, hala nola, publiko orokorrari zuzendutako dastaketa Urmael Zeltiberiarrean, atxikitako establezimenduetan egindako pintxopotea, eta Idiazabal Baserrikoa azoka Arabako hiru artzainen eskutik Biasteriko Plaza Berrian.
ESKER EMATE EGUNAK errepikatzeko gogoa bezain jakera bizia utzi digu.