Joan den astelehenean, otsailak 28, LATXA ENERGY proiektuko EIP-AGRI Talde Eragileak proiektuaren emaitzak aurkezteko azken jardunaldia egin du Las Caballerizas aretoan, Arkauteko etxalde modeloan, Araban.
EIP-AGRI talde operatiboa taldean lan egiten duten bazkideek osatzen dute, Landa Garapeneko Programek (PDR) eta FEADER funtsek finantzatutako berrikuntza-proiektu batean. Talde operatiboak EIP-AGRIren tresna nagusiak dira ideia berritzaileak sektorearentzako irtenbide erreal bihurtzeko.
LATXA ENERGY Proiektuaren Talde Operatiboa Oletako KERIXARA gaztandegiak zuzentzen du eta Noemi Salazar Gómez berrikuntza-eragileak koordinatzen du. Talde Eragileko kide dira, halaber, Aretxabaletako ETXEZURI gaztandegia, Neiker, Azti, Goiener Taldea, Artzai-Gazta eta Latxa Esnea.
LATXA ENERGY proiektuaren helburua kalitate desberdineko elikagaiak ekoizteko aukerari balioa ematea da, ingurumen-aztarna neurtu eta hobetu batekin eta gutxieneko energia-gastuarekin. Eta, ustiategietatik eta gaztandegietatik, energia garbiak sortzen laguntzea, lehiakortasuna, hornidura-segurtasuna eta karbono baxuari dagokienez iraunkorragoa den energía sistema lortzen laguntzeko.
Horretarako, bi proiektu pilotu garatu dira gaztandegi banatan. Horietan, kanpaina oso bateko (2019/2020) abiaburuko datuak aztertu dira, energia-eraginkortasuna handitzeko hobekuntza-ekintzak proposatu dira, eta bi eguzki-instalazio fotovoltaiko jarri dira. Instalazioetako batek autokontsumoan funtzionatzen du baserriko jardueretarako (ustiategia eta gaztandegia, okindegia, etxebizitza), eta besteak autokontsumo patekatuan, non ekoizten den elektrizitatea ustiategian bertan, gaztandegian, bazkideen bi etxebizitzetan eta gertuko nekazalturismo batean kontsumitzen den.
Landa-eremuan horrelako instalazio berritzaileak legeztatzea erronka handia izan da proiektuarentzat, administrazio izapideetan zailtasunak daudelako, baina legeztatzea lortu da, EAEn mota horretako lehen instalazio bat izanez.
Energia eraginkortasunaren hobekuntzak ezarri eta eguzki instalazio fotovoltaikoetan energia ekoizten hasi ondoren, Idiazabal JD gaztaren ingurumen aztarnaren azterketa egin da kanpaina oso batean (2020/2021), eta hobekuntza egon dela neurtu da.
Horrelako proiektuen zati handi bat dinamizazio jarduerak dira, eta LATXA ENERGY proiektuak ahalegin handia egin du ildo horretan, eta presentzia handia izan du hainbat komunikabidetan.
Sektorean, Artzai Gazta eta Latxa Esnearen batzar orokorretan aurkeztu da proiektua, eta EAEko artzain gehienengana iritsi da. Horrela, energia eta diru aurrezpena banaka aztertzeko aukera eman da, instalazioetarako laguntza posibleak identifikatu eta eguzki instalazio fotovoltaikoaren aurreproiektua eta laguntzen kudeaketarekin ekintza plan bat eskainiz.
Europa mailan, LATXA ENERGY proiektua EIP-AGRIren datu-basean agertzen da, eta helburuak, emaitzak eta harremanetarako datuak adierazten dira bertan. Baita ere, “CLIMATE-SMART-AGRICULTURE. Solutions for resilient farming and forestry” liburuxkan sartu da.
Proiektuaren eremuan merkatuari begira egindako ingurumen hobekuntzak balioztatzeko REACTIVA “euskal ekonomia modu iraunkorrean berreskuratuz gazteen enplegua suspertzeko plana” programaren esparruan lan egin da. Programa horretan, IHOBE-rekin lankidetzan, parte hartu duen gazte batek praktikak egin ditu proiektuan. Horrez gain, on-line denda, eko-etiketatzeari buruzko azterketa bat eta ingurumen-marketineko plan bat jarri ditu abian.
LATXA ENERGY proiektuak ezarritako helburuak betetzea lortu du, eta ekonomian, gizartean eta ingurumenean izan duen eragina neurtu du:
ERAGIN EKONOMIKOA:
Ikuspuntu ekonomikotik, proiektu pilotuetan proposatu eta aztertutako berrikuntzak gaztandegien energía kostua %20 murriztea espero zuten. Garatutako bi proiektu pilotuetan, %32 eta %37 arteko aurrezpen ekonomikoa lortu da.
ERAGIN SOZIALA:
Gizarte arloan, gutxienez energia sortzeko proiektu bat egitea aurreikusten zen, proiektuak landutako esparruan, latxa ardi sektorearen subiranotasun energetikoan aurrera egiteko. Proiektutik 8 erakunderi informazioa eman zaie modu pertsonalizatuan eguzki instalazio fotovoltaikoak ezartzeko, eta proiektuak garapen puntu desberdinetan daude.
INGURUMEN ERAGINA:
Proiektu pilotuak garatuz, gaztandegien Ingurumen Aztarna % 5 murriztea espero zen. Esnea ekoizteko fasean CO2 isuriak % 1,37 murriztu dira eta gazta egiteko prozesuan karbono aztarna %15 murriztu dela kuantifikatu ahal izan da.
LATXA ENERGY Proiektuaren Talde Eragilearen ustez, proiektuaren helburu orokorra lortu da, balioan jarriz kalitate bereiziko produktuak egiteko aukera, ingurumen aztarna hobetuz eta energiaren gutxieneko gastuarekin, lankidetzako lan-esparru bat bultzatuz.
Lankidetza-esparru horren ondorioz, Talde Operatibo honetako bazkide batzuek lankidetzan jarraitzen dute bazkide berriak gehituz, gaztandegi bakoitzean sortutako energiaren erabilera maximizatzeko tresnak sortuz, kontsumo beharrak energía produkziora egokituz modu adimentsuan, digitalizazioaren bidez.