“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 12. edizioa ospatu du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 800 gazta baino gehiago bildu baitira hitzordura, 15 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da.
Saritutako Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa gaztandegiak honako hauek dira:
S.C. KORTARIA, “Infernuko Gasna” Lekaroz (Nafarroa) LEHEN SARIA “erdi ondua” kategorian.
S.C. KORTARIA, “Infernuko Gasna” Lekaroz (Nafarroa) LEHEN SARIA “Ketua” kategorian
SAT OLANO “Eginoko Artzaia” Egino (Araba) LEHEN SARIA “pasta gogorreko artzai gazta” kategorian.
AIZPEA “Aizpea Mendiko Gazta” Olaberria (Gipuzkoa) BIGARREN SARIA “Ketua” kategorian.
SAT ANTSONEA “Antsonea” Uztegi (Nafarroa) BIGARREN SARIA “pasta gogorreko artzai gazta” kategorian.
Saritutako Idiazabal gaztandegia honako hau da:
QUESOS LA VASCO NAVARRA “La Vasco Navarra” Olazti (Nafarroa) HIRUGARREN SARIA “Ketua” kategorian.
Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.