Aurtengoan 40. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, Baserritarren Egunarekin batera ospatu da. Bertan lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu dute.
Gazta hauen dastaketan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileez gain Iñaki Andradas (Baserriberri restaurantea) eta Iker Markinez (Kaxola), Rafa Gorrotxategi konfitaria, Jon Maia bertsolaria, Oinatz Bengoetxea pilotaria, Aitor Buendia (La Ruta Slow) eta hainbat artzainek parte hartu dute beste batzuen artean.
Segurako Eneko Goiburu “ONDARRE”k lehenengo saria irabazi du. Bigarrena, Ilarduiako LA LEZE; hirugarrena Lekarozko “KORTARIA”k eta laugarrena Gabiriko “BAZTARRIKA” gaztategiak lortu dute. Dastaketa herrikoieko saria Mutrikuko Beñat Egaña “GOIENETXE” lortu du.
Sari banaketan Jose Mari Aierdi eta Bittor Oroz, Nafar eta Euskadiko Gobernuko ordezkariak, Xabier Arruti eta Arantxa Ariztimuño, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Artzai Gazta, Idiazabal JD, Idiazabalgo Udaletxea eta beste enpresa kolaboratzaileekin batera izan dira.
Gaurko egunean bertako eta Artzai Gazta produktuen salmenta, bertako abere erakusketa, herri kirolak, musika, umeentzako jolasak eta gazta egite erakustaldia egon dira.
Horrela, bertaratu diren guztiak sagardoa, txakolina eta artzai ezberdinen gaztak dastatzeko aukera izan dute.