16 Gaztandegik nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 23 domina irabaziz munduko izen handia duen WORLD CHEESE AWARDS gazta txapelketan.
Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek 4 URREZKO, 9 ZILARREZKO eta 10 BRONTZEZKO lortu domina dituzte, Norvegian ospatutako World Cheese Awards-eko 35.edizioan.
Joan den urriaren 27 eta 28an Norvegian ospatu zen munduko gazta ekitaldi honek, mundu osoko gaztagileak, minoristak, erosleak eta komentarista gastronomikoak bildu zituen, 40 herrialde baino gehiagoko 4.000 gazta baino gehiago epaitzeko asmoz.
Hainbat herrialde desberdinetako dastatzaileez osatutako epaimahaia izan zen aurkeztutako 4.000 gaztetatik 2023ko onenak aukeratzearen arduraduna. Horien artean, gure 23 saridunak nabarmendu dira, eta horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.
Aurten ere, Idiazabal JIBko gaztak munduko onenen artean sarituak izan dira, haien kalitate handia egiaztatuz eta nazioartean gure gazten izen ona eta prestigioa zabaltzen lagunduz.