ONDARRE-k ez du bakarrik Segurako (Gipuzkoa) landetxe polit bat izendatzen baizik eta Ordizian pasa den irailaren 8an LATXA EDO KARRANTZAKO ARDIAREN ESNE GORDINEZ ARTZAIEK EGINDAKO XLVIII. GAZTA LEHIAKETAREN gazta irabazleari izena ematen dio.

ENEKO GOIBURU MURUA gaztandegiak jaso zuen merezitako lehen saria 1.720 puntu lortu zituen bere gazta ketaurekin.

 “3 belaunaldi Ordizian irabazten, aittona Xanti, aitte ta ama ta orain neu – zioen bere sare sozialetan – a ze emozioa!!!"

Baina ez zen eguneko poztasun bakarra izan.

JOSEBA INSUSTIK (2.saria), BEÑAT EGAÑAK (3. saria), MARTA PEREZ LOPERENAK (4.saria) eta UNAI LEKUONAK (5.saria) ere merezitako sariak jaso zituzten.

Bestalde, AGERRE BURU, AITOR URIEN, FCO JAVIER MUÑOA, KERIXARA, BAZTARRIKA, BOSTIBAIETA, AINHOA GOÑI eta SC BALDA ARTOLA gaztandegiek 14 finalisten zerrenda osatu zuten.

ZORIONAK GUZTIOI!!