Idiazabal Gaztaren Kontseilu Arautzaileak, ENEEK-Ekolurra Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin koordinatuta, Idiazabal BJD-ko ekoizleak eredu ekologikoan sartzeko gida aurkeztu du.

Idiazabal Jatorri Izendapen Babestuko ekoizleak eredu ekologikotik gauz askotan nahiko hurbil dagoen produkzio-errealitatetik abiatzen direla kontuan hartuta, Kontseilu Arautzaileak eta ENEEK-Ekolurrak elkarrekin lan egin dute bilakaera horretarako beharrezko urratsak modu errazean jasotzen dituen gida hau egiteko. Gida honen helburua da Idiazabal esne-ekoizleak eta gazta egiten dutenak, Idiazabal BJDaren kalitate-sistema berezian izena emanda daudenak, urrats bat gehiago ematera bideratzea, beren produktuak ekologikoan ere ziurtatu ahal izateko.


Material berri hau abeltzainei eta gaztandegiei zuzenduta dago. Dokumentu hori prestatzean, lehentasuna eman zaio funtsezko puntuak erraz irakurtzeko dokumentu bakar batean biltzeari, une bakoitzean kontsultatu nahi den edozein gairi modu arinean erantzun ahal izateko. Era berean, dagoeneko lanean ari diren eta Idiazabal bezalako ekoizpen-sistema ziurtatuaren aldeko apustua egiten ari diren ekoizle eta elaboratzaileek eredu ekologikorantz pauso hori emateko prozesua zehazten du, lanaren zati bat dagoeneko egiten ari direla jakitun izanik.

Gaztandegien kasuan, bilakaera oso erraza da, maila teknikoan, baldintzak betetzeari dagokionez, ez dago zailtasun edo eragozpen aipagarririk, lehengaiak, esneak, ekoizpen ekologikokoa izan behar duela alde batera utzita. Abeltzaintzaren kasuan, badira zailtasun espezifiko batzuk gidan jasotzen direnak, eta horiek saihesteko irtenbideak ere badaude.

Idiazabal BJD-ko ekoizleei zuzendutako eredu ekologikora bilakaera egiteko gida hau Idiazabal Jatorri Izendapen Babestuaren eta ENEEK-Ekolurrako web orrietan kontsulta daiteke.

https://www.idiazabalgazta.eus/datos/procedimientos/archivo_eu89/bertsioa_2_bilakaera_gida_idiazabaletik_ekologikora_eus.pdf

https://www.quesoidiazabal.eus/datos/procedimientos/archivo89/versiaon_3_guaia_para_la_incorporaciaon_idiazabal_ecolaogico_cas.pdf