Lehiaketan gainontzeko herrialdeetan sailkatutako Latxa ardi esne gordinarekin egindako gaztarik onenak bildu dira,.

Epaimahaia lau mahaitan banatu da, eta bertan, sukaldariak, artzainak, pertsonaia ezagunak eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaile ofizialak egon dira. Gazta guztiak dastatu ondoren aurtengo Euskal Herriko garailea Lekarozeko SC KORTARIA - Infernuko Gasna, izan da.

Artzai saridunak:

1. INFERNUKO GASNA-KORTARIA (Lekaroz)

2. BAZTARRIKA (Gabiria)

3. LOPERENA (Egozkue)

4. MAUSITXA (Elgoibar)

Eta Dastaketa herrikoieko irabazlea: ARBELAR (Zerain)

Zorionak guztioi!

Egun honekin, artzain eta gaztagileak herritarrengana gerturatu eta gaztaren atzean dagoen milaka urteko tradizioa eta artzain nahiz ganaduzaleek landa garapen jasangarri baten alde egiten duten lana balioan jarri nahi dira. Eskerrak eman parte hartu duten guztiti eta baita egun hau posible egiten duten guzti horiei ere.