ARTZAI GAZTA IDIAZABAL BASERRIKO 2 GAZTATEGI ESTATUKO ONENEN ARTEAN “GOURMET QUESOS 2019” TXAPELKETAN

LA LEZE gaztategia, Bigarren Saria eta JOSEBA INSAUSTI gaztategia, Hirugarren Saria


“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere X. edizioa ospatu du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 840 gazta bildu baitira hitzordura, 15 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da.

Ilarduiako (Araba) LA LEZE gaztategiak BIGARREN SARIA jaso du “gazta KETUEN” kategorian

Ordiziako (Gipuzkoa) JOSEBA INSAUSTI gaztategiak HIRUGARREN SARIA jaso du “Artzainek ekoiztutako esne gordinarekin egindako gazta” kategorian.


Bi gaztandegi hauek ARTZAI GAZTA elkarteko kideak dira, beren artaldearen esnearekin gazta eginez ibilbide bikaina daramaten familia-ustiategiak dira eta tokiko nahiz nazioarteko sari anitzak jaso dituzte.


Idiazabal Gazta Jatorrizko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituta izan dira, bere kalitate handia ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.