Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren barnean, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak, ohore handiz, 2022an nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiak omentzeko Esker Oneko Ekitaldia ospatu du gaur, zeinetan saritutako gaztandegien presentzia paregabea egon den.

Ekitaldi hunkigarri hau, Idiazabal Jatorri Izendapenak Ordiziako Udalaren eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiaren elkarlanaz antolatu du. Ospakizuna Izaro Iraeta kazetari eta aurkezleak zuzendu du, administrazio publikoetako ordezkari ezberdinek lagunduta, bai eta sektorearekin zerikusia duten hainbat erakundeetako ordezkariek osatutako publiko oparo batek babestua ere.
Ekintza honen bitartez, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak gaztandegi horiei zorionak eta eskerrak eman nahi izan dizkie, Idiazabal JIBko gaztaren izen ona eta ospea zabaltzen laguntzeagatik. Horretaz gain, 2023. urte berri hau, ekoizpen-kanpaina hasi berriarekin, sektorearen lan onak bere emaitza preziatuak ematea ahalbidetzen duen klima-baldintza eta egoera ekonomikoa opa ditu.