21 Gaztandegik nazioarteko arrakasta izugarria lortu dute, 34 domina irabaziz munduko izen handia duen WORLD CHEESE AWARDS gazta txapelketan.
Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek 5 URREZKO domina, 7 ZILARREZKO eta 22 BRONTZEZKO lortu dituzte, Galesen ospatutako World Cheese Awards-eko 34.edizioan.
Joan den azaroaren 2an Galesen ospatu zen munduko gazta ekitaldi honek, mundu osoko gaztagileak, txikizkariak, erosleak eta komentarista gastronomikoak bildu zituen, 40 herrialde baino gehiagoko 4.000 gazta baino gehiago epaitzeko asmoz.
38 estatu ezberdinetako 250 epaile ingururen ardura izan da gazta onenen izendapenak argitzea. 4.000 gazta baino gehiagoren artean gure 34 gaztak nabarmendu dituzte; horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.
Aurten ere, Idiazabal JIBko gaztak munduko onenen artean sarituak izan dira, haien kalitate handia egiaztatuz eta nazioartean gure gazten izen ona eta prestigioa zabaltzen lagunduz.