Patxi Lopez de Uralde, La Leze, Beñat Egaña eta Joseba Insausti, Euskal Herriko Ardi Latxaren esnearekin egindako Artzai Gazta onenen artean lehen 4 irabazleak, Idiazabalen.

Aurtengoan XXXIX. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, Baserritarren Egunarekin batera ospatu zen. Bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu zuten.

Gazta hauen dastaketan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileez gain Rafa Gorrotxategi konfitaria, Iñaki Artola pilotaria, Iker Zubeldia bertsolaria, Jose Mari Uztarroz, Idiazabal JDko Lehendakari ohia, eta hainbat artzainek parte hartu zuten beste batzuen artean.

Larreako Patxi Lopez de Uralde “LARREAKO GAZTA” lehenengo saria irabazi zuen. Bigarrena, Ilarduiako LA LEZE; hirugarrena Mutrikuko Beñat Egaña “GOIENETXE”  eta laugarrena  Joseba Insausti “Otatza” gaztategiak lortu zuen. Dastaketa herrikoieko saria Mutrikuko Beñat Egaña “GOIENETXE”-K ere lortu zuen.

Pasa den igandean, bertako eta Artzai Gazta produktuen salmenta, bertako abere eta baserriko lan tresnen erakusketa, herri kirolak, trikitilariak, umeentzako jolasak izan ziren eta, nola ez, artaldea herria zeharkatzen ikustea eta gazta egite erakustaldia.