LA LEZE kobazuloa, Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik egindako gaztan uzten duen zaporea bezain berezia da. Ilarduia herrian kokatua, LA LEZE gaztandegia pasa den irailaren 7an ospatutako LATXA EDO KARRANTZAKO ARDIAREN ESNE GORDINEZ ARTZAIEK EGINDAKO XLVIII. GAZTA LEHIAKETAKO txapelduna bilakatu zen bere gazta ketuak guztira 2.372,50 puntu pilatu ondoren.
“Gazta orekatu eta fina da” zioen Elik hunkituta.
Baina ez zen eguneko poztasun bakarra izan.
AIXTRAK (2.saria), JOSEBA INSAUSTIK (3. saria), ANDER BARANDIARANEK (4.saria) eta ANGEL LINZOAINEK (5.saria) ere merezitako sariak jaso zituzten.
Bestalde, RICARDO REMIRO, IPIÑABURU, SAT OLANO, GAROA, MARTA PEREZ LOPERENA, ASIER SAGASTA, FCO JAVIER MUÑOA, BEÑAT EGAÑA eta JOSE INAZIO UGARTEMENDIA gaztandegiek 14 finalisten zerrenda osatu zuten.
ZORIONAK GUZTIOI!!