ALBI, S.C. Artzain ekoizleak Arruazu (Nafarroa/Navarra) 689042239 info@albigaztak.com http://www.albigaztak.com/

Albi gaztak, Nafarroan, Aralar eta Beriain mendizerrak babestutako sakana bailaran aurkitzen den Arruazu herriko hiru artzainek osatzen dute.

Euren ardi latxaz osatutako artaldearen esnearekin, Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta ekoizten dutelarik.

Ekoizpen eredu jasangarri eta duin baten aldeko jarrera irmoak bultzatuta, gure aiton amonen irakaspenei kasu egin eta duela ehunka urte egin izan den bezelaxe, Arruazuko zein Aralar mendizerrako larreetan barrena elikatzen dituzte ardiak, gainera transgenikorik gabeko elikagaiak ematen dizkiete. Gure kulturaren zein gizartearen osasunaren hobebeharrez lan egitea ardura sakona da euren egunerokotasunean.

- Salmenta zuzena gaztandegian

- Mezularitza bidez bidalketak

- Bisita gidatuak (baldintzak kontsultatu)

Sakatu hemen GAZTA EROSTEKO

ALBI, S.C.