Bakailaoa Idiazabal gaztarekin

4 Pertsonentzako osagarriak

400 g bakailao papurtu

2 edo 3 tipulina fresko

150 g Idiazabal gazta

Arto-irina

Sagardoa

Ekoizpena

Bakailaoa gatzgabetu aurretik papurtu, errazagoa baita.

Erabat gatzgabetu, txorrotako urarekin.

Tipulinak fin moztu, zati berdearen pixka bat ere hartuta, eta oliba-oliotan emeki sueztitu. Bigun-bigun daudenean, baratxuriak txikituta erantsi, eta horiek ere sueztitu.

Sua ahalik eta gehien igo, eta bakailaoa salteatu. EZ BOTA GATZIK. Ongi salteatu, eta dena xukaderan bota, ontzi bat azpian jarrita, askatzen duen salda jasotzeko. Une batez jalkitzen utzi.

Saldatxoa irakiten jarri. Arto-irin pixka bat sagardotan disolbatu, eta salda horrekin loditu, bexamel arin moduko bat sortuz.

Aurreko guztia nahasi, ondo uztartuta geratzen den arte.

Labera sar daitekeen ontzi batean jarri. Ezkatatzaile batekin, Idiazabal xafla mehe-meheak moztu, eta gainazala estali. Labera sartu, tenperatura ertainean, gazta pixka bat ur dadin.