Barazki ekologiko frijituak Idiazabal gaztaren kremarekin

Barazki ekologiko frijituak Idiazabal gaztaren kremarekin

4 Pertsonentzako osagarriak

50 g-ko 4 arrautza

Bakailao-salda: 1.000 g bakailao-azal, gatzgabetuta eta xukatuta 2,5 dl ur 60 g tipulin 10 g baratxuri-ale zanpatu

Idiazabal gaztaren gazura: 200 g Idiazabal gazta zatituta oliba-olioarekin 3 dl ur

Idiazabal gaztaren salda koipetsua: 11,5 dl bakailao-azalen salda 140 g Idiazabal gaztaren gazur

Tipulina-olioa: 75 g tipulina 1 koilarakada kalamata oliba-olio. Gatza.

Ekoizpena

Idiazabal gaztaren krema: Lehenik, gazta birrindu. Bitartean, esne-gaina berotu, eta irakiten hasten denean, gazta birrinduaren gainean bota. Irabiatu, erabat disolbatzen den arte. Iragazki fin batetik hiru aldiz pasatu, eta gatza bota. Hozten utzi. Behin hotz dagoenean, haga batekin esnegaina harrotu, eta tipulina xehatua erantsi. Komenigarria da egun bat lehenago egitea. Bestela, baliteke esne-gaina ez harrotzea, eta mintzea. 

Frijituen orea: Irina, gatza, ura eta legamia bol batera bota, eta dena nahasi. Ura 30 ºC baino gehiagora egon behar da. Jalkitzen utzi, ganbera barruan hartzitzen den arte. Ore hori ganberan egon behar da beti.

Barazkiak: Barazki guztiak garbitu (pipermin freskoak izan ezik, osorik garbitu eta lehortuko baititugu, zerba gorria eta cherry tomateak bezala), eta 3 cm-ko luzera duten makiltxotan moztu. Makiltxoek 1 cm inguruko zabalera izan behar dute gutxienez.

Akabera eta aurkezpena

Barazkiak zerbitzatzeko unean, berotu ekilore-olioa wok edo frijigailu batean (190 ºC gutxienez), barazkiak orean busti, gehiegizko orea kendu, eta pixkanaka frijitzen joan. Erretilu batean, paper lehorgarriarekin  xukatu, gehiegizko koipea kentzeko, eta berehalakoan gatz fina gainetik bota. Plater batean jarri, gazta-kremarekin lagunduta. Barazkiak kreman bustiko ditugu, mokadutxo moduan.