Idiazabal gaztaEzaugarri sentsorialak
Idiazabal gazta baten zaporea bizia da, zabala, «ahoa betetzen du», eta, aldi berean, orekatua eta bereizgarria da. Zapore garbia eta sendoa da, «ardi-esne onduaren» nortasun nabarmenarekin eta gatzagi naturalaren kutsuarekin. Bi arrazoi egon daitezke Idiazabal gazten zapore bereizgarriak bizitasun nahikoa ez izateko:
Denbora nahikoz ondu ez izana.
Mina, azidoa, gazia edo kea bezalako zaporeek indar handiegia izatea, eta horrek zapore bereizgarria nolabait estaltzea.
Ohiz kanpoko hartziduraren eraginez gaztak zapore arraroa badu, automatikoki deskalifikatzen da. Era berean, akastzat jotzen da ere zapore mingotsak, minduak eta ustelak izatea.
Orekatua dela irizten zaio, inongo zaporerik ez zaionean besteei gailentzen eta denak nabari daitezkeenean. Hala, esaterako, gatzagiaren, gatzaren eta kearen (ketuen kasuan) sentsazioak eduki behar ditu Idiazabal batek, baina bakoitza dagokion neurrian.
Zapore optimoa
- Zapore bereizgarria, orekatua eta bizia:
- ardi-esne onduaren nortasuna.
- Gatzagi naturalaren kutsua.
- Garbia eta sendoa.
- Mina eta arina.
- Gozotasuna eta azidotasuna, intentsitate arinetik ertainera.
- Mingostasunik ez.
- Gazia, intentsitate ertainarekin.
- Kea intentsitate txikiarekin.